Lehen Hezkuntza: Got Talent lehiaketa

Kaixo,

Joan zen barikuan bukatu genuen Gaztetxoen Klubak antolaturiko Got Talent lehiaketa. Hiru astez, martitzen, eguen eta barikuetako jolasaldiak ikuslez beteta izan dugu gimnasioa, artistei babesa emateko. Eta zelako talentuak dauzkagun geure artean…

Guztira, Lehen Hezkuntzako 45 talde igaro dira oholtzatik eta denetarik erakutsi digute: dantza koreografiak, akrobaziak, magia ikuskizunak, bertso eta baita inprobisazioak ere. Hau bai hau maila eta ausardia!