Ezohiko Batzar Nagusia: Jakin beharrekoak

Datorren ostegunean, ekainak 16, Ezohiko Batzarra antolatuko dugu. Urtero legez, gai garrantzitsuenen deskargu bat egingo dugu. Batzarraren antolaketa modu honetara bideratu dugu:

  • Artezkaritza batzordearen eraberritzea: Artezkaritza Batzordean hiru berriztapen egingo dira. 2022ko ekainean Alaitz Atxurrak, Amaia Zarrabeitiak eta Izaskun Iturriozek utziko dute Batzordea eta beraien ordezkoak aukeratu beharko ditugu.

Bide batez, norbaitek Artezkaritzako kide legez parte hartu gura izango balu, parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu Artezkaritzatik. Horretarako artezkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idaztea eskatzen dizuegu.

  • Estatutuen eraberritzea: Kooperatiba Legearen aldaketaren ondorioz, gure kooperatibaren Estatutuak eraberritu behar izan dira. Hauen gaineko azalpen bat emango da Batzar Nagusian: Zein den motibazioa, aldaketa nagusiak non egin diren etab. Gero bozkatu egin beharko dira estatutu berriak.
  • Hezkuntza lege barria: Hezkuntza legearen inguruko eztabaidaren baitan, azken aldian kezka batzuk sortu dira. Hori dela-eta, gai horren inguruko azalpen bat emango da: Egoera orokorra zein den eta Kurutziaga eta EHIen ikuspegia zein den.
  • Honen baitan, 2022-23 ikasturterako kuoten proposamen berria aurkeztu eta bozketara bideratuko dugu.

Puntu hauez gain, sor daitezkeen bestelako gaien eztabaidak landuko ditugu, dauden kezka eta ekarpenak jaso eta bideratzeko.

Ekainaren 16an ikusiko gara!