Azken aurreko galderara heldu gara! Baina goazen aurreko asteko galderaren soluzioa ematera lehenbizi:
Aipatutako neurketaren arabera, UEMAko kide diren udalerri bizkaitarren artean, kalean euskara gehien erabiltzen den udalerria Aulesti da. Nor da bertako semea? ‘Katxin’ Uriarte puntista. Bere eta Txikito Bolibar-en arteko norgehiagokek aro berezi bat markatu zuten zesta-puntaren historian. Txikito Bolibarren jaioterrian, Ziortza-Bolibarren, neurketa horren arabera, kalean euskararen erabilera %86,6 da.
Erantzuna, beraz, %86,6.
Bide batez, jakin ezazue soziolinguistika klusterrak aste honetan bertan argitaratu duela, Euskal herri osoko euskararen kaleko erabilera orokorraren neurketaren emaitzak (2021ean egindakoa). Hemen duzue BERRIAk honen inguruan emandako informazioa.
Aste honetako galdera
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko, gora herria!
Hori esan zuen, besteak beste, euskaldun artista batek, duela urte batzuk, estatu espainiarrean sari bat jasotzerakoan.
Sari hori jaso zuen urtean, maskaradak, eskualde jakin bateko herri batzuetako gazteek plazaratu zituzten. Zein da eskualde hori?
Gogoratu, erantzuna ondoko helbidera: