Euskaraldia eta Euskararen Eguna ospatu ditugu ikastolan!

Abenduaren 2an, euskaraldiaren bukaeragaz batera, ospatu genuen euskararen eguna. HHn Altxorraren bila eta hainbat beste jarduera egin genituen. LHn, gaztaina erreak janda berotu genituen gorputzak, eta gogoa, mailen arteko kidetzeekin berotu dugu. Euskaraz partekatzen, gozatzen, ospatzen, ikasten… Euskaraz bizi nahi dugulako!