DBH: guraso elkarrizketetarako hitzorduak hartzea

Kaixo, familia:

Hurrengo astelehenetik aurrera, abenduaren 12a, DBHko guraso elkarrizketetarako hitzorduak hartzeko aukera izango duzue Alexian.

Elkarrizketak datorren astean hasi eta urtarrilaren 30era bitarte luzatuko dira.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa: