[Euskara Taldea]: Kurutziagako Euskararen Ginkanak badu bere IV. edizioa eta lehen galdera: Has dadila jolasa!

Kaixo, familia eta langile!

Duela urte batzuk hasitako bideari jarraituz Euskara  Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren laugarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat. Eguenero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako gaur hasi eta datozen 5 asteetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARAgaz edota EUSKAL KULTURAgaz lotutako galdera bat agertuko da (guztira 6 galdera, 6 astetan). Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (eguenetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo eguena baino lehenago bidali beharko da.

6 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak SARI EDER BAT eskuratuko du.

LEHEN GALDERA

Aurtengo KORRIKAn omenduak izan direnak, mezua idatzi eta irakurri zuten KORRIKAren beste edizioren batean. Aurtengo mezua idatzi eta irakurri duena, berriz, idazlea da:

Zein nobela argitaratu zuen edizio hura baino hiru urte lehenago?

Apur bat korapilatsua, baina erraza lehenengoa, animatu!

Bidali erantzuna eta zuen izen-abizenak euskarataldea@kurutziagaikastola.eus helbidera eta adi datozen asteetan!.