Gure Zirkua Durangon egongo da datozen hiru asteburuetan (anboto.org)

Denboraldi berriari ekingo dio Durangon Gure Zirkuak. Maiatzaren 6tik 22ra hamalau emanaldi eskainiko dituzte Otamotzena parkeko karpan.

Luze bezain arrakastatsua izan zen Gure Zirkuaren iazko bira, 9 hilabetetan 176 emanaldi eskainita; baina negua atseden hartzeko baliatu ondoren, taldea prest dago 2022ari ekiteko.

2022ko birako lehen 14 emanaldiak, Durangoko Otamotzena parkean eskainiko ditu:

  • Maiatzaren 6an, barikuan, 19:00etan
  • Maiatzaren 7an, zapatuan, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 8an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan
  • Maiatzaren 13an, barikuan, 19:00etan
  • Maiatzaren 14an, zapatuan, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 15ean, domekan, 12:00etan eta 18:00etan
  • Maiatzaren 20an, barikuan, 19:00etan
  • Maiatzaren 21ean, zapatuan, 16:30ean eta 19:00etan
  • Maiatzaren 22an, domekan, 12:00etan

Sarrerak bizkor joan ziren agortzen. Eskuragarri dauden ala ez ikusteko sartu gurezirkua.eus atarian.

“Plazera da azken urteetan hain arrakastatsua izan den Gure Zirkuak Durango aukeratu izana denboraldi berriari ekiteko. Maiatzaren hasierarekin batera, Otamotzena parkea barre eta algaren erdigune izango da hiru astez”, adierazi dute Juanan Bueno eta Patxi Lakuntza zinegotziek.