Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Egia, aitortza eta erreparazioa emanaldi eta solasaldia eskainiko du Durangon. Datorren ostegunean antolatuko dute, Arte eta Historia museoan. Egia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat eta euskararentzat aldarrikatzetik harago, kontzientzia hartzeko ariketa bat izan nahi du, hausnartzeko saio bat, euskaldunon herriak eta euskaldunok jasan dugun hizkuntza zapalkuntzaren inguruan. Bi proiekzio ikusiko dituzte bertaratzen direnek, batetik bizipenen bilduma bat eta bestetik ANTI film laburra.
- Tokia: Arte eta Historia museoan (Durango)
- Ordua: 18:30ean
- Eguna: Ekainaren 2an, osteguna
Animatu zaitezte emanaldi eta solasaldi interesgarrira!