Kirola: Gora gure taldeak eta gora eskola kirola!

Ez da urte erraza izan gure taldeentzat. Entrenamenduak hasi, partiduak ezin. Partiduak hasi, baina entrenamenduetan burbuilatan banatuta. Ez da erraza izan.

Baina aurrerantz egin dugu, eta ikastolan erakutsi eta zabaldu gura ditugun balioak kirol taldeetan ere zabaldu ditugu. Guztiok jolastea dugu helburu, garaipenek ez gaituzte mundua jateko gai egingo, eta porrotek ez gaituzte zapalduko. Elkarlanak, laguntasunak eta kideekiko zein aurkariekiko errespetuak egiten gaitu irabazle. Biba zuek!

Gure taldeen argazkiak dituzue jarraian (2004ko saskibaloiko jokalariena falta. Entrenatzaile zein kide batzuk ere falta dira agertzen diren taldeetan. Berritzen joango gara argazkiak).

Aupa Kuru!