Aurreko astean burutu genuen DBH3ko Teknokoek LH3ko ikasleekin EKIMAKER proiektuko lehen saioa, eta aurten, iaz bezala, Iurretako Lanbide Hezitekako ikasleek ere proiektuan parte hartuko dute, eta lehen saio horretan ere egon ziren.
Goiza, denok elkarrekin pasa genuen LHko geletan eta bertako ikasle guztien ekarpenarekin, beraien ametsetako makinen maketak egiteko enkargua jaso genuen DBHkook. Hauek izan ziren 3 enkargoak (Gela bakoitzetik bat)
Orain DBHkook abendurate dugu epea maketak egiteko eta orduan Iurretakoei aurkeztu eta beraiek prototipo bat egingo dute.
Ikasturte amaierarako prototipoak bukatuta egongo dira eta aurkezpen bat antolatuko dugu prozesu guztian egindako lana ikusi ahal izateko.
Hilabete hauetan proiektuan parte hartzen dugunon arteko komunikazioa etengabea izango da.
Izango duzue gure berri gehiago!
Hemen dituzue lehen saio horren argazki batzuk: