COVID-19: Protokolo berria kanpo espazioan

Osasun Sailak gaur, osteguna hilak 10, ikastetxeei jakinarazitako mezua:

Omicron aldaerak sortutako egoera pandemiko konplexuaren ondoren, beheranzko kutsatze-joera hasi dugu. Aste zailak igaro ditugu, baina badirudi beheranzko joera hori egonkortzen ari dela.

Horregatik, Jarraipen Batzorde Teknikoak, Osakidetzako, Osasun Saileko eta Hezkuntza Saileko arduradunek osatuta, COVID-19ak ikastetxeetan duen eragina aztertu du eta gaur, osteguna, egindako bileran Prebentzio Neurrien Protokolo Orokorra beste behin eguneratzea erabaki du.

Egindako aldaketak, funtsean, maskararen erabilerarekin eta eskolaz kanpoko jarduerekin lotuta daude:

  • Patioetan eta aire zabaleko jardueretan maskara derrigorrez erabili beharra kendu da.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak Gabonetako oporren aurreko prebentzio-neurri berberekin berraktibatzen dira.

Hau esanda, ikastolak lanean jarraituko du gure instalakuntzetako segurtasuna bermatzeko, prebentzio neurri egokiak hartuz, koherentzia bati jarraiki. Kanpo espazioetan musukoaren derrigorrezko erabilera kendu dutenez, ikastolak kasu egingo dio neurri horri. Halere, gogoratu behar dugu espazio itxietan, ikasgeletan etab. musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela oraindik. Horrez gain, gainontzean dauden neurriak mantendu egingo ditugu.

Zuzendaritza