Lan eskaintza: Goienerrek ingeniari bat behar du

GOIENER TALDEAn ondorengo lanpostua osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua martxan jartzeari ekingo diote:

Deialdi honekin eta interesatuen eskaerak jasotzearekin batera emango zaio hasiera prozesuari. Eskaerak egiteko epea martxoaren 6an amaituko da. Eskaerak jaso ondoren, eskatutako profilera hobekien egokitzen diren lagunekin aurrehautaketa egingo du hautatze taldeak. Prozesuari amaiera emateko, elkarrizketak egingo dituzte aurrehautatutakoekin, lanpostua esleitu aurretik.

Ondo berrikusi lanpostuari dagozkion baldintzak. Eskaerak egiteko eta CV-a igortzeko orri honetako inprimakia erabili dezakezu. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan cv@goiener.eus helbidean.

OHARRA: Posta elektroniko bidez ez da CVrik onartuko; inprimakiarekin arazorik sortzen ez bada.