Covid-19aren kudeaketari buruzko inkesten irakurketa

COVID-19 galdetegiaren emaitzak eta hobetu beharrekoak

Hainbat familia izan zarete COVID-19 galdetegia erantzun duzuenak eta jasotako balorazioak onak izan arren, hobetu beharreko hainbat ekarpen jaso ditugu. Azpimarratu nahi dugu hobekuntza beharrak denoi eragiten digula, eta ezinezkoa dela hobekuntza hauek ematea denok ez badugu dagokigun lekutik gurea betetzen.

Goizeko sarrerak eta arratsaldeko irteerak.

Ikasturteko goizetako sarrerak oso ondo baloratu dira antolaketa aldetik, arratsaldekoa aldiz hobetu beharra dugu: Kasu honetarako seinalitika hobetu da eta lurrean markatutako bideak zehatzagoak izango dira aurrerantzean.

Hala ere, familioi eskatzen dizuegu, alde batetik ordutegiak errespetatzea (arinago etortzeak ez du laguntzen), eta aldi berean gure seme-alabei tenperatura hartu baino lehen alde ez egitea. Mesedez, seme-alaben tenperaturaren balioa egokia dela jakitean utzi ikastola.

Arratsaldeetan, ateen sarrera-irteerak libre uztea eskatzen dugu. Pasoko guneetan hizketan ez gelditu, honek pilaketak sortzen ditu, komeni da ikastola arin hustu eta trabarik ez sortzea.

Jantokia

Jantokiko kudeaketari dagokionez, jakizue txanden kopurua gehitzerakoan, koordinazioa zorroztu eta konplikatu egin dela. COVID-19a dela-eta, ezinbestean, orain arteko malgutasuna galdu egin dugu, eta txanden arteko tartea laburtu egin da. Talde bat atzeratzea nahiko da janaria hotz aurkitzeko edo garbitasunean arazoak izateko. Hala ere, ikasturte hasieratik hona gauzak hobetuz goaz eta arduradunak pozik gaude jantokiko kudeaketarekin.

Gorputz Hezkuntza

Gorputz Hezkuntzan edota kiroletan eskolak maskararekin kematen jarraituko dugu. Distantziak eta kontakturik eza bermatzen ez den bitartean, ikastolak protokoloari eutsiko dio segurtasun eta osasunaren mesedetan.

Ikasturtean zehar antolaketari buruzko galdeketa egiten jarraituko dugu, beti egoten baita zer hobetu eta zer landu eta horretarako ezinbstekoa da zuen iritzia. Beheko taulan doakizue jasotako balorazioa zenbakitan.