Artezkaritza batzordea: Guraso Ordezkari (GO) karguen berriztea

Guraso ordezkarien figura (GO ) Artezkaritzarekin, Eskola Kontseiluarekin eta Zuzendaritzarekin harreman zuzena bideratzeko  sortua izan zen iaz.

Ikastolako bizitzan gurasoen parte-hartzea sustatzeko helburuaz eratua dago, hau da, ekintzen bitartez familiak eragile aktibo bihurtzeko. GO ordezkari honekin familia, irakasle eta ikastolaren organo ezberdinekin loturak erraztu nahi dira, hain zuzen ere.

Ikastolan burutzen diren ekintza ezberdinen antolaketan parte hartzeko, edota ikastolaren funtzionamenduan eragina duten gaiak aztertzeko, Artezkaritzak edota Zuzendaritzak bideratutako lantaldeetan parte hartzeko aukera dute Guraso Ordezkariek.

Beste zereginetako bat ikasgelako gai orokorren bozeramale izatea da: iradokizunak, proposamenak edota eskaerak aurkeztea Artezkaritzari, Eskola Kontseiluari edota Zuzendaritzari.

Aurten ordezkariak berritzea tokatzen da. Iazko ordezkari batzuk jarraitzeko prest daude, baina zenbat eta gehiago hobeto denez, bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Animatu!

Alex Ortuzar
Kurutziaga ikastolako presidentea