COVID-19aren inguruko protokolo berria

Kaixo familia,

Apirilaren 25etik aurrera COVID-19aren inguruko protokolo berria dago indarrean.

Dakizuen moduan, musukoen derrrigorrezko erabilera bertan behera gelditu da ikasle, langile eta familientzat. Gure kasuan, musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da garraioa erabiltzen denean (beraz, irteeretan busa erabili behar den kasuetan, musukoa derrigorra izango da).

Aldaketa horiek normaltasunerako bidea adierazten dute, eta gure nahia, COVID-19a baino lehenagoko egoera berreskuratzea izango da gutxika-gutxika.

Idatzi honetan antolaketan egin ditugun aldeketen berri eman gura dizuegu modu labur baten. Aldaketa gutxi daude gure sarrera-irteera antolaketan, baina familiek informazioa eskura izatea beharrezkoa deritzogu.

Beti legez, gogorarazten dizuegu protokoloa behin-behinekoa dela, beti ere COVID-19aren egoeraren araberakoa denez gero, aldakorra izan daitekeela.

Kurutziaga Ikastola