Andoni Mujika omentzeko ekitaldia

Apirilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, Andoni Mujikarekin eta berari esker bizitakoa gogoratzeko, ekitaldi xume eta goxo bat antolatu dute bere senide eta lagunek.

Andoni Mujika Ulazia Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendaria izan zen XX. mende bukaeran, eta Arizmendi ikastolako lehendakaria ere bai. Apirilaren 4an zendu zen Andoni.

Ibaizabal Ikastolaren, Berbaro elkartearen zein Eraz aldizkariaren sorreretan parte hartu zuen. Euskalgintzan eta ikastoletan lan handia egindako pertsona zen.

Ekitaldian norbaitek parte hartu nahiko balu, lotura honetan bere izena ematea eskatzen dizuegu.

IZEN EMATEA

*Antzokia bete eta ezinezkoa balitz bertaratu ahal izatea, posta elektroniko bidez jakinaraziko litzateke.

Eskerrik asko!