COVID-19 neurriak: protokolo aldaketa positiboekin

Gabon opor ostean COVID-19aren kudeaketan aldaketak egongo direla jakinarazten dizuegu. Halere, aldez aurretik bi eremu bereiztu egin behar ditugu.

Ikastolak indarrean dituen jardueraren barruan, segurtasun protokoloa alde batetik, eta kasu positiboa ematen den kasuetarako ikastetxeak eta familiak nola jokatu behar duten, bestetik.

COVID-19 SEGURTASUN PROTOKOLOA

Kasu honetan ez dago aldaketa nabarmenik. Ikastolak indarrean dituen neurriak mantendu egingo ditu: Musukoa/maskara beti jantzita, gelak aireztatuta, sarrera irteera mailakatuak… eta etxetik tenperatura hartuta eta musukoa jantzita ekartzea.

KASU POSTIBOEN KUDEAKETA

Gela batean kasu positiboa emango balitz, orain arte ez bezala, ikasgelako inor ere ez da kontaktu estutzat hartuko, ikasleek ez dute berrogeialdirik egin beharko, ez eta probarik ere. Halere, osakidetzatik zehaztutako sintomen jarraipen bat egin beharko da etxetik, eta sintomak agertuko balira osasun zentroekin kontaktuan jarri telefonoz edo telematikoki.

Positiboa atzeman den gelan neurriak hartzeko eskumena Osasun Sailak izango du.

Edozein kasutan:

  • Kasu positiboak azaltzen direnean, familiak Ikastola jakinean ipini behar du (idazkaritzara edota tutoreari idatziz).
  • Osasun-arrisku talderen bateko pertsonak daudenean tarteko, jarraipena zorrotzagoa izango da, beraz, komunikazioa garrantzitsua da neurri bereziren bat hartu behar bada.
  • Ikastolak, positiboa eman den gela horretako familiei jakinarazpena luzatuko die (atxikituta doa Osakidetzaren jakinarazpen eredua) eta etxean sintomen kontrola eraman beharko da.
  • Ikasleak sintomarik ez badauka, ikaslea ikastola etorri ahal izango da.

Azalpen hauekin batera, ikastolak gogorarazi gura du garrantzitsua dela jarraibideak betetzea, ikastolari ezinezkoa egiten zaiolako arazo hau behar bezala kudeatzea.

Kurutziaga Ikastola