Matrikulazioa: Ate irekien jardunaldia, urtarrilaren 15ean; matrikulazio epea, astelehenean zabalik

 

Zapatu honetan, urtarrilak 15, ate irekien jardunaldia antolatuko dugu Kurutziagan. Jardunaldiok Kurutziaga Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan gura duten familiei zuzenduta daude (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke).

Ate irekietako jardunaldietan izena emateko lotura hemen daukazue. COVID19a dela-eta, talde txikiak osatuko ditugu bisita osatzeko eta azalpenak era seguru eta eraginkor batean burutzeko.

Halere, zapatuan ezin gerturatzekotan, beste edozein egunetan ere adostu daitezke bisitak. Horretarako bete galdetegiadeitu ikastolara (946200822) edo idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Matrikulatzeko epea astelehenean zabalduko da

Urtarrilaren 17an, astelehenean, matrikulatzeko epea zabalduko da, bestalde. Harremanetan jartzeko ate irekietarako kontaktu berberak daude eskuragarri. Matrikulazio epea urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik.