Ikasturte hasieran egindako bilera pedagogikoetan galdetegi bat betetzea eskatu genizuen familiei. Idatzi honen helburua bertan jasotako emaitzen deskargu labur bat egitea da.
Familien aldetik 467 erantzun jaso genituen (441 euskaraz eta 26 gazteleraz).
Gurasoekin batera irakasleek ere beraien balorazioak eman zituzten. Irakasleen kasuan edukiei buruz ez genien galdetu, baina bai bileren denborari buruz, baliabideei buruz eta erabili genuen hizkuntza trataerari buruz.
Balorazioez gainera, 138 ekarpen egon ziren, modu eta era guztietakoak. Laburpen txiki bat egin nahi izan dugu gehien errepikatu direnekin. Hobetu beharreko atalak hauek izango lirateke:
Bilera batzuk luze joan zirela familientzat.
Komunikazioan: espazioa egoki izan arren, materiala aurretiaz emailez bidaltzea proposatu da, papera kendu edota mikrofonoak eta bestelakoak eskatu ziren hobeto entzuteko.
Gela baten egun bateko jarduna azaltzeko eskariak egon ziren
Hobetu beharreko atalik nagusiena hizkuntza trataerarena izan da. Hau landu eta aurrera begira proposamen zehatza egin beharko dugu. Hau hobetzeko lanketan hasiak gara dagoeneko.
Emaitzen laburpena hauxe litzateke modu grafiko baten: