DBH3 Elkarmaker: maketen aurkezpena

Astelehean Elkarmaker proiektuaren barruan, gure lana aurkeztu genien Arrasatetik etorritako diseinu injenieritzako bigarren mailako ikasleei. Aurreko urtean bezala, aurten ere LH3ko geletatik hiru ideia jaso genituen. Ondorengoak izan dira aurtengo proposamenak (beherago ideiaren eta maketaren argazkiak):

– Hiru gauza batera
– Katu karamelutxia
– Robot futbolaria

Irailetik abendura ideia hauen maketak eraiki ditugu DBH3n teknologia arloan. Orain, behin Arrasateko injeneritzako ikasleei aurkeztuta, beraien ardura izango da prototipoak eraikitzea. Maiatzean beraiek izango dira Arrasatetik etorri eta aurkezpenak egingo dizkigutenak. Zain geratzen gara!

Hiru gauza batera

Katu karamelutxia

Robot futbolaria