Bihar zabalduko da kanpo espazioa

Luze jo dute lanek baina bihar zabalduko da kanpo espazioa. Azkeneko egunetan irakasle, ikasle eta langileak eremua ezagutzen eta araudi bat adosten ibili dira (araudia beherago eta baita oharren bidalketan ere). Orain gozatu eta zaintzeko sasoia da.

ORDUTEGIA ETA ARAUDIA

Ordutegia

Kurutziaga ikastolak kanpo espazioaren lurren lagatzea eskuratu du Durangoko Udaletik, horren truke jolas leku honen erabilera adostu du ordutegi zehatz batean. Ordutegi honetatik kanpo ikastola itxita egongo da.

Ikastolako jolas lekuen ordutegi irekia honakoa izango da:

           Astelehen-ostiraletan 16:30-20:30ak bitartean

           Larunbatean (kirola dagoenean bakarrik): 9:00-14:00etara bitartean

Arauak

1.        Eskola orduetan kanpoko erabiltzailerik ezin da sartu, erabilera ikastolako umeentzat da.

2.        Kanpoko erabilera Udalarekin adostutako ordutegira mugatuko da bakarrik.

3.        Kanpo espazioa zaintzearen ardura denona da, beraz hau garbi mantentzeko erantzukizuna ere guztiona da. Jolas lekua garbi mantendu eta zaborrik ez bota lurrera.

4.        Ikastolako komunak erabili. Horretarako daude eta zabalik egongo dira  aipatu ordutegian.

5.        Berdeguneak zaindu behar dira.

6.        Jolas-lekura ezin da patinete ez bizikletarik sartu.

7.        Harmailetako jolas lekuan ezin da futbolean ibili, horretarako futbito zelaia dago

8.        Ikastola barruan ezin da erre.

9.        Ikastola barruan ezin da txakurrik sartu

10.      Ezin da errekara sartu.