Giro berezia sumatzen da herrian azken egunetan. Denok igarri dugu. Badakigu eguen eguerdian egingo dutela ofizialki eztanda Durangoko jaiek, baina aurretik eta ostean hamaika ekintza ditugu durangarrok herriaz gozatzeko. Artean urriaren 15eko txupinazo txikia, zeinetan Kurutziagak txupina jaurtitzeko ardura izango duen. Kalejirara batzeko deia luzatu gura dizuegu Kurutziagatik. 12:00etan hasiko da Ezkurdi plazatik, Patxikotxugaz, buruhandiekin eta erraldoiekin. Ondoren, ohorezko aurreskua egingo dute udaletxeko plazan. 12:30ean Kurutziagako ikasleek hartuko dute txanda, eta txupina jaurtiko dute udaletxetik.
Gogorarazi behar dugu, jaiak gozatzeko direla, ez gure ondokoak molestatzeko, iraintzeko edo gaizki sentiarazteko. Goza dezagun elkarrez.
Gora Durangoko jaiak!
Hemen duzue jaietako programa: