Urriaren 29an Errigorak auzolan eguna antolatuko du Kurutziagan

Errigora elkarteak auzolana antolatuko du Kurutziaga ikastolan. Auzolana elkartearen 10. urteurrenaren haritik dator, eta Durangaldeko jendea batu gura du elkarteak gurean. Datak eta orduak, hauek:

๐Ÿ—“๏ธย Urriak 29, domeka | 9:30-13:30

Azaroan banatuko diren kutxak osatzea da asmoa, eta elkartetik beso zabalik hartuko dute bakoitzaren laguntza. Batzuk izena eman duzue jada, baina norbaitek oraindik ez badu eman izenik eta gurako balu, sartu esteka honetan:

Halaber, gure inguruan deialdia zabaltzea ere eskertuko dute elkartetik.
Animatu!