Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du 2023ko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta leloa aurkeztu dute: ‘Xe’. Zergatiak arduradunek azaldu dituzte: “Ibilaldia geurera ekarri eta geure gustuz busti” nahiagaz erabaki da leloa. Izan ere, Ondarroan Ibilaldiari ‘Ibilaldixe’ esaten diote, Durangon esaten diogun antzera.
Aurkezpena, Abusuko ikastolak antolatu zuenetik hilabete igaro denean balorazioa egin dute aurtengo antolatzaileek. “Egun bikaina izan zen”, aipatu du pozik Zaloa Aldatz, ikastolako zuzendariak. Jai giro “itzela” posible egin zuten auzoko lagun, irakasle eta abarrei eskerrak eman nahi izan dizkie: “Gurasoen eta familien inplikazioarekin oso pozik gaude”.
Gorde, beraz, 2023ko maiatzaren 21a!