2022-2023 ikasturtea: 3 urteko bilera deia

Kaixo guraso hori: 

Gutun honen bidez, ongi etorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 29an, asteazkena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua: 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz

  • Gai ordena:
    • Tutoreen aurkezpena
    • Taldekatze berriak
    • Ekarri beharrekoa
    • Egokitzapen epearen antolaketa

Lekua: 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

– Mesedez, zerbitzu orria beteta ekarri bilera egunean eta tutoreari eman.

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

IRAKASLEAK