Asteburu honetan berrabiaraziko dituzte gaztegune eta ludoteka zerbitzuak

Udako geldialdiaren ostean, asteburu honetan berrabiaraziko dituzte gaztegune eta ludoteka zerbitzuak Intxaurrondon. Bai ludoteka bai gaztegunea, hezkuntza ez-formalaren inguruko zerbitzuak dira eta helburu nagusia da haur eta gazteen gozamena eta garapen osoa eta iraunkorra sustatzea.

Gainera, helburu hauek ere betetzen dituzte zerbitzuek:

  • Euskararen normalizazioa
  • Genero Berdintasuna
  • Kultura arteko integrazioa
  • Parte hartze aktiboa eta erabakitzeko ahalmena sustatzea
  • Ingurune naturala eta kulturala ezagutzea eta zaintzea
  • Komunitate sarea indartzea

Ordutegia:

  • Zapatuak: 17:00-20:30
  • Domekak: 17:00-20:00

Sarrera librea da aforoa bete arte

GAZTEGUNEA

  • 12-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako lekua da eta gazteen autonomia sustatzeko helburu nagusia du.

LUDOTEKA

  • 5-11 urte bitarteko umeei zuzendutako lekua eta ekintzak sustatzen dira, esaterako:o    Jarduera musikalak

    o    Jokuen txokoa

    o    Irteera txikiak

    o    Familiekin egiteko jarduerak

    o    Ohitura osasungarrien aldeko jarrerak hartzeko jarduerak

     

Informazio gehiago: