Urriaren 11n, hurbildu 2024ko Ibilaldiko materiala eskuratzera!

Joan zen maiatza, joan zen Ondarroako Ibilaldia, eta begira gaude jada Bizkaiko kostaren beste muturrera: Getxora, hain zuzen. Izan ere, bertan antolatuko dugu Bizkaiko ikastolok, San Nikolas ikastolako kideen laguntzagaz, 2024ko Ibilaldiaren edizioa.

Hala ere, udatik darama Ibilaldiak edizio berriko materiala salgai jartzen hainbat herritan eta webgunean. Datorren eguaztenean, urriaren 11n, Kurutziagara ekarriko dugu material hori, eta bertaratuko zareten guztiek izango duzue erosgai. Dendaren ordutegia hau izango da: 16:15-19:00.

Kamisetak, jertseak, poltsak, biserak… aurretiaz ikusi gura badituzu edo ezin bazara egunean bertan ikastolara gerturatu, hemen duzu dendaren webgune ofiziala:

ONLINE DENDA

Zuen zain egongo gara!