LH2: Otamotzenara irteera

Ikasturteari ongi etorria emateko, LH2. mailakoak Otamotzena parkera joan ginen irailaren 14an. Eguraldi ona lagun, txorroetan freskatzeko aukera izan genuen. Ondoren, hamarretakoa jan eta jolasean ibili eta gero, ikastolara itzuli ginen. Ondo baino hobeto pasatu genuen!