zeliakia eta glutena

[ARGAZKI GALERIA] LH: Glutenari eta zeliakiari buruz ikasten

Kontuan izanik hilabete honetan zeliakiaren eguna ospatzen dela, asteartean, jantokiko hezkuntza-proiektuan, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak glutenari eta zeliakiari buruzko hezkuntza-esperientzia batean murgildu ziren. Aurkezpen interaktibo baten eta pantailako joko baten bidez, glutena duten elikagaiei buruz ikasi zuten.

Jarduera gisa, jantokirako horma-irudiak sortu genituen guztion elikadura-beharrak kontuan hartzearen garrantzia gogoraraziz. Komunitate informatuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko konpromisoaz.

,