Kurtso osoan ikasleak guk eskaintzen diegun menua jaten dute, izan ere, euren behar energetiko eta nutrizionalei erantzuna emateko pentsatutako menuak dira. Garrantzitsua da, euren iritzia kontuan hartzen dela jakin dezaten. Horregatik Amets bat jantokian egitasmoa sortu zen. Ospakizun egun bat merezi dute, non menua euren aukeren araberakoa den, eta xehetasun guztiak eurek erabaki ditzaketen.
Parte-hartzaileak LH1etik LH6rako ikasleak izan dira. Kutxa baten, paperezko Gabonetako bolak sartu zituzten, bertan jantokian jatea gustatuko litzaiekeen menua idatzi zuten. Denek bukatu zutenean kutxa hartu eta idatzitakoa zenbatzen ibili gara azken egun hauetan.
Menu irabazlea honako hau izan da: Makarroiak, oliasko xerra, txips patatak eta postrea etxeko natillak, abenduaren 11n zerbitzatuko da menua. Bola batzuk (denak ez direlako sartzen) Gabonetako zuhaitz batean jarri ditugu jantokiko apaingarri legez.
















