Aldarrikapena eta festa batuko dituzte aurtengo Herri Urratsen (Berria)

Berria egunkariko artikulua. Egin hemen klik artikulua osoa irakurtzeko.

Bi urteko etenaren ondotik, Senpereko (Lapurdi) aintzirara itzuliko da Herri Urrats maiatzaren 8an. Programazio zabala prestatu dute antolatzaileek, baina aldarrikapenerako eguna izatea ere nahi dute. Seaskako kideak azkarki ari dira borrokan ikasleek azterketak euskaraz pasatu ahal izateko eskubidearen alde, baina, orain arte, eskaera guziei bizkarra eman die Frantziako hezkuntza administrazioak. «Milaka pertsona hor izanen dira, ez bakarrik euskara ospatzeko, baina erakusteko ere euskarari zer leku ematen diogun gure bizian», adierazi du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak.

Egitarau zabala

Aldarrikapenez gain, besta ere izan ohi da ikastolen eguna, eta araberako egitaraua prestatu dute aurten ere Herri Urratseko antolatzaileek. Musikan lehenik: Euskal Herriko izen handiko talde andana arituko baitira Senpereko aintziraren inguruko guneetan. Xiberoots, Skakeitan, Willis Drummond eta Dupla aipatu dituzte, besteak beste, eta baita Des-kontrol ere —agertokietara itzulera eginen du—.

Animatu zaitezte Ipar Euskal Herriko ikastolen festara!