Ibilaldiko arropa salgai egongo da datorren eguenean, maiatzaren 12an

Dakizuen moduan, maiatzaren 29an IBILALDIA ospatuko dugu Bilbon, Abusu Ikastolak antolatuta.

Hori dela-eta, datorren eguenean, maiatzaren 12an, gure ikastolan Ibilaldiko arropa eta materiala salgai egongo da. 16:30etik aurrera jolastokian salmenta-postu bat jarriko dugu eta bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Eguenean bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Laster arte!