30 Herri Urrats txiki izango dira aurten.

Pandemia egoerak behartuta Senpereko aintziraren inguruan milaka lagun batzea ezinezkoa denez, 30 Herri Urrats txiki ospatuko dira maiatzaren 9an. Horrela azaldu dute Herri Urrats eta Seaskako ordezkariek gaur egin duten agerraldian.

Aurtengo Herri Urratseko irabaziak Seaskako bosgarren kolegioa eraikitzeko bideratu behar zituzten, eta egoerari aurrea hartuta Boga kanpaina abiatu zuten. Kanpainak, momentuz, erantzun ona izan badu ere,  orain arte, 45.000 euro bildu baitira, helburua, 300.000 euro biltzea da bosgarre kolegioa eraikitzeko. Egin zuk ere bat Boga kanpainarekin!

Hemen duzue aurtengo ediziorako Xiberoots taldeak eginiko kantaren bideoklipa: Baga, Biga, Boga!