Kurutziagako bost talde Durangoko Book Trailer lehiaketaren finalean

Kurutziaga ikastolako bost talde sailkatu dira Durangoko Book Trailer lehiaketaren bosgarren edizioko finalera. Sari banaketa datorren zapatuan, apirilaren 17an izango da San Agustin Kulturgunean ( “A” kategoria 11:30etatik 12:30etara, eta “B” kategoria 13:00etatik 14:00etara).

Zorterik onena opa diegu bost taldei!