2024ko Udako aisialdi eskaintzan lanean ari gara

2024ko udarako Kurutziaga ikastolan lantzen ari garen eskaintzen berri eman nahi dizuegu. Hurrengo asteetan buletinean informazio zehatzagoak jasoko dituzue baina, badakigunez zuetako hainbat udako oporrak antolatzen hasita zaudetela, hona hemen hainbat datu jakingarri:

Eman Hegoak Udaleku irekiak (HH 3-LH 2)

Urtero legez antolatuko ditugu Eman Hegoak udaleku irekiak Ikastolen Elkartearekin batera.  Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta, modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako giroaz, lagunekin, euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira.

HH3tik hasi eta LH2ra arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak.

Ordutegia:
Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

Zaintza zerbitzua eskainiko da  13:30etik 14:30era.

Enjoy English (HH 4-LH 5)

Euskal Herriko Ikastolen eskutik haurrek taldean eta era ludiko batean ingelesez jolasteko udalekua. Begiraleak jatorrizko zein Euskal Herriko ingeles hiztunak izango dira. Jatorrizko begiralea etorri ahal izateko, beharrezkoa izango da programan parte hartzen duen familiaren bat begiralea etxean hartzeko prest egotea.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira.

HH5etik hasi eta LH6ra arteko ikasleei zuzendutako programa da Enjoy English. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik.

Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

Zaintza zerbitzua eskainiko da  13:30etik 14:30era.

Udan kirola (LH 2-LH 6)

Kirola, gure “multikirolak” eredu izanik, aisialdirako ekintza osasungarria da eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko aukera aparta. Kirola euskaraz gozatu eta praktikatzeko aukera da Udan Kirola.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.

LH2tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dagoIzena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:
Goizeko 8:45etik 13:30ak arte.
Bazkalduta 14:00etan jaso ahalko dira.

Izena emateko epea: otsailaren 27tik apirilaren 24ra arte.

Informazio batzarra apirilaren 22an 16:45ean batzar gelan.

ALLO-ra irteera DBH1 eta DBH3

Ikasturte amaieran, eskolaz kanpoko jardun gisa, irteera ezberdinak eskainiko ditugu Ikastola Elkartearekin (EHI) DBH1 eta DBH3ekoentzat eta, aurten ere, Ikastolen Elkarteak Allo-n (Lizarra)duen aterpetxean egingo da eta  bi gauko iraupena izango duelarik.

DBH 1ekoen txanda hauxe litzateke:

  • Irteera Durangon: Ekainak 18
  • Buelta: Ekainaren 20

DBH 3koen txanda hauxe litzateke:

  • Irteera Durangon: Ekainak 20
  • Buelta: Ekainaren 22

Bertan gure gazteek naturarekin harremana, herri kirol eta gimkana, igerilekua, gaubelak eta elkarbizitza esperientziak biziko dituzte Ikastola Elkarteko begiraleekin.

Irteera aukeran nahi duenarentzat antolatuta dago. Irteera aukeran nahi duenarentzat antolatuta dago. Prezio estimatua 100 euro gehi garraioa izango litzateke.

Jarduera honen antolaketa gauzatzeko beharrezkoa zaigu zenbat ikasle joango diren jakitea. Hurrengo egunetan zabalduko dugu informazio gehiago.