Kaixo, familia:
Aurreko ostiral arratsaldean, urriaren 9an, ekitaldi txiki bat egin genuen ikastolan Durangoko jaiei hasiera emateko. Bertan, HH4tik LH6rako ikasleek eta irakasleok parte hartu genuen.
LH2ko ikasleek pregoia irakurri zuten eta, ondoren, txapligua bota zuten. Amaieran dantzaldi txiki bat egin genuen eta sekulako giroa sortu zen, eguraldia lagun. Hementxe dituzue argazki batzuk.
Kurutziaga Ikastola


















