Ikasturtea presidente berriarekin estreinatu du Kurutziagak. Joan zen ekainean Jokinek Mari Luz Guenagaren lekukoa hartu zuen ikastolaren gidaritzan.
Zerk bultzatu zaitu karguari baietz esatera?
Ikastolako komunitatean parte hartzeko aukera legez, beste esperientzia batzuk bizitzeko eta bestei laguntzeko asmoz. Kargua hartu aurretik Artezkaritzako kidea izan naiz bokal moduan, eta Mari Luz Guenagak bere agintaldia amaitu zuenean iazko ekainean, hartu nuen ardura.
Zer esan nahi du zuretzat Kurutziaga Ikastolak?
Guraso bazkide komunitate bat gara eta horrela bizi dut nik.
Zein da gaur egun ikastolak duen erronka nagusia?
Erronka bi nabarmenduko nituzke: Euskara eta denon parte hartzea. Euskara ez badugu zaintzen, galdu egingo da. Ikastoletan egiten den lana, gurasoen eta kolektibo guztien parte hartzearekin, modu bakarra da bizirik mantentzeko.
Zein egoeratan aurkitu duzu kooperatiba presidente kargua hartu duzunean?
Kudeaketa aldetik dena ondo aurkitu dut. Kolektibo guztiaren parte hartzea bultzatzea da erronka nagusiena momentu honetan.
Zein dira datozen urteetarako lehentasunak?
Gauzatutako Plan Estrategikoko puntu nagusiak garatzea. Ekaineko Batzar Nagusian azaldu genituen planaren ildo nagusiak eta bertan hitz egindakoa gure komunikazio bideetatik zabalduko dugu udazkenean.
Zein mezu helaraziko zenioke Kurutziagako hezkuntza komunitateari?
Denok batera eta denon parte hartzearekin ikastolak bizirik mantenduko ditugula.





