INIKA: gogorarazpena

Familia agurgarriak,

Ekainaren 23an, posta elektronikoz bidali genizkizuen INIKA plataforman sartzeko erabiltzaileak.

Egiaztatu dugu oraindik badirela erabiltzailea aktibatu eta/edo INIKA APPa deskargatu ez duten familiak. Horregatik, ahalik eta lasterren egitea eskatzen dizuegu.

Gogorarazten dizuegu 2026/2027 ikasturtearen hasieratik aurrera ikastolako komunikazio guztiak INIKAren bidez jasoko dituzuela; beraz, iraileko lehen komunikazioa jasotzeko ezinbestekoa izango da erabiltzailea aktibatuta izatea eta APPa instalatuta edukitzea.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.