Kirol denboraldi berria Kurutziagan

Ikasturte berria hasita, martxan da 2025-2026 kirol denboraldia ere. Topera ari gara Ikastolan!
Saskibaloian 11 talde ditugu  2016an jaiotakoetatik hasita 2012ra artekoen arte. Urtero bi talde. Horretaz gain, Tabirako Baque Laranja, Anbotopekoren kadeteen taldea eta Zalduaren talde bat. Pilotan ostera, Ikastolako HH4-HH5 etaLH1eko ikasleak hasi dira Txaber Zabalarekin. 24 pelotari ari dira topera!

Futbolean bi talde ditugu 2016koen talde bat eta 2014-2015ekoek osatutako bi. Ikastolan eta Tabiran arituko dira. Eskubaloian 2014koek osatzen duten taldea. Era berean, multikiroletan ere bagabiz. Topera! LH1eko 35 ikasle, LH2ko 37 eta LH3ko 30. Guzti horretatik badira astelehenetan 33 futbolari eta 11 saskibaloilari gogoko duten kirola ezagutzen. Aurrera egin ahala, topaketak egingo ditugu inguruko beste taldeekin.

Gure entrenatzaile boluntarioen lanik barik hau guztia ez litzateke posible izango. Mila esker. Biba zuek!