Ogiarekin kontzientzia hartzen: jangelako ogi-xahuketaren aurkako ekimena

Gure jangela eskolako hezkuntza-proiektu jasangarriaren barruan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin ogiaren xahuketari buruzko ekimen berezi bat burutu dugu. Helburua, egunero xahutzen den ogi kopurua murriztea eta haurrek kontsumo arduratsuaren inguruko hausnarketa egin dezaten izan da.

Jangelako sarreran informazio-gune bat prestatu dugu: horma-irudiak, mezu esanguratsuak eta ogi-xahuketari buruzko datuak ikusgai. Bertan metakrilatozko kutxa garden bat kokatuta dago, eta kutxa horretan egunero jangelan soberan gelditutako ogia uzten da. Ikasleek jangelatik irteterakoan beren ogi zatia kutxa horretan uzten baitute.

14:20 etan, ikasle arduradun taldeak xahututako ogiaren neurketa egiten du, kutxan kolore bidezko neurgailu bat baitago.

🟢 Berdea: 0-5 ogi-barra
🟡 Horia: 5-10 ogi-barra
🔴 Gorria: 10-15 ogi-barra

Neurketa egin ondoren, fitxategi bat betetzen egon dira eta bertan soberan geratu den ogia, egunean jangelako bazkaltiarren kopurua eta egunean bertan egon den menua jasotzen aritu dira.

Hilabete bukaeran, ikasle arduradunek hileko datuak bildu eta zenbat ogi-barra soberan gelditu diren jakinarazten dute. Datu horiek jangelako ogi-panelean eguneratzen dira.

Ekimen honek ez du soilik hondakinak murriztea bilatzen, baizik eta haurrek euren kontsumoaren inguruko ardura hartzea eta guztion artean kontzientzia ekologikoa eraikitzea.

Ogi zati bakoitzak badu bere balioa eta.