Bagatoz azken galderagaz!
Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:
Nafarroan sortu den Sorionekuak dinamikari buruz ari gara eta dinamikarekin bat egiteko sortutako ‘esku bat’ kantan hau esaten da pasarte batean: Ez al da arraroa zorionik gabe, Nafarroa?
1992.urtean Vianan ospatu zen Nafarroa Oinezerako egindako ‘Arraroa noski’ kanta zoragarrian berriz hau esaten zen: Ez al da arraroa euskararik gabe, Nafarroa?
Erantzuna beraz:
1.- Zein urtetan eta zein herritan ospatu zen jai hura?
Vianan 1992, urtean
2.- Jatorrizko abestiko zein hitz trukatzen da keinua egiten den tartetxo horretan, zein berbagaz?
“Euskararik” berba, “zorionik” berbagaz trukatzen da
3.- Zein hizkuntza entzun daitezke jatorrizko abesti hartan?
Japoniera, Ingelesa, Arabiera, Alemaniera, Sinhala, Anbaguista eta …
Euskara eta Latina.
Bi abestien lotura lagatzen dizuegu, disfrutatu!
Eta hemen aurtengo azkena!
Duela aste batzuk idazle euskaldun handi bat zendu zen.
Idazle horrek kirol jakin bat praktikatu zuen bere gazte denboran, eta nahiko arrakasta izan zuen gainera. Berak idatzitako 2 nobela kirol honen inguruan daude girotuta.
Eta hemen galdera: Bietatik lehenago idatzitakoan, zein da protagonistaren amonaren izena?
Zorte on denoi, eta eskerrik asko astero-astero hor, jo ta ke, ibili zaretenoi!