LH4-5-6: Tag Errugbi Topaketa

Maiatzaren 12an Durango Rugby Taldeak Tag Errugbi Topaketa antolatu zuen Durangoko eskola desberdinetako LH4, LH5 eta LH6-ko ikasleekin errugbiaz gozatzeko. Eguraldi eskasa zegoenez, topaketa eguna atzeratu egin zuten eta aurreko barikuan joateko aukera izan genuen. Ekimen hau elkartasun ekimena da eta partehartzaile bakoitzari 1€ eskatu zaio. Lortutako dirua Durangaldeko Angelman sindromea elkarteari bideratuko diote DRT-koek. Jakin, baten batek diru ekarpen handiagoa egitea gura badu, idazkaritzan egongo dela itsulapikoa.