GUK16: LH6 mailakoen bilera irekia

Kaixo familia,

Pantailen eta gailuen erabileraz hausnartzeko taldea da GUK16. Maila bereko gurasoen artean aliantzak sortzeko espazio bat da, elkar entzutekoa. 23 familiak osatzen dugu gaur-gaurkoz. Ekainaren 12an ikasturte bukaerako batzarra egingo dugu, eta taldekoak ez diren LH6ko familia guztiak ere gonbidatu gura ditugu.

Hauek dira batzartuko garen eguna, ordua eta lekua:

  • Eguna: Ekainak 12, astelehena
  • Ordua: 17:00etan
  • Lekua: DBH 1B gelan

Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bat

LH6ko GUK16 taldeko gurasoak