2023. urtea hasteaz batera, Kurutziagako Artezkaritzak, Ikastolen Elkartetik abian jarritako hausnarketa prozesuaren bigarren lanketa ipini zuen martxan ikastolan. Iazko ikasturtean galdetegi bat egin zen Hezkuntza komunitatean eta 2022ko maiatzean eman genituen lan honen emaitzak.
Oraingoan egindako ariketa, iazko emaitza hauetan irtendako bost atal nagusienen inguruko hausnarketa eta ekarpena izan da: Doakotasunaren ingurukoak, euskara eta euskal kulturari dagozkionak, Hezkidetzari buruzkoak, Ikaslearen ezaugarrietatik pentsaturikoak eta inklusioari buruzkoak.
Urtarrilaren 11n egindako bileran 85 familiakide batu ginen ariketa hau egiteko, eta aipatutako bost puntu hauek balizko Hezkuntza Lege berrian kokatuta, ikusten genizkion arrisku eta aukerak zerrendatu genituen. Eta azkenik, urtarrileko Batzar Nagusian arrisku eta aukerak lehenesten zituen ariketa egin zen.
Gaur bidalitako dokumentu honetan familiekin egindako ariketa luzatzen dizuegu modu laburtuan:
- Unibertsaltasunaren inguruan interpretazio hau egiten da ikastolatik: Doakoa; Ikastolako ateak denontzat zabalik dituena; edozeinek parte hartzeko aukera duena bere jatorri eta egoera sozioekonomikoa edozein izanda ere besteak beste…
Zein arrisku aurreikusi daitezke? | Zein aukera eskaintzen ditu? |
|
|
- Euskarara eta Euskal Kulturari egiten zaion interpretazioa hauxe da: Euskararen ezagutzaz gain erabilera normalizatuaren aldeko ikastola izatea; gure izaera propioa eta identitatea eraikiko duen Hezkuntza Proiektua izatea; gure hizkuntza, nortasuna, izaera, kultura lurraldetasuna oinarritzat duena (EH bere osotasunean, hau da, Nafarroa eta Iparraldea barne)…
Zein arrisku aurreikusi daitezke? | Zein aukera eskaintzen ditu? |
|
|
- Hezkidetzari buruzko interpretazioa: Benetako berdintasunean eta besteekiko errespetuan oinarritutakoa; Ikastetxe sozietate gisa, ikasleei bizitzan bere proiektua garatzeko emango dizkien tresnak generoan kokatuta egotea; emakume-gizon aukera berdintasuna bermatu eta bultzatzen duena…
Zer arrisku aurreikusi daitezke? | Zer aukera eskaintzen ditu? |
|
|
- Ikaslearen ezaugarrietatik pentsaturiko interpretazioa: Ikasleen irteera profilari aipamena egiten diona; ikasleen ezaugarrietara egokitzen dena; ikasle “jator” eta konpetenteak heztea; ez-baztertzailea eta “igogailu” soziala izaten laguntzea; ikasleen perfiletara egokitua…
Zer arrisku aurreikusi daitezke? | Zer aukera eskaintzen ditu? |
|
|
- Inklusioari buruzko interpretazioa: Baztertzen ez duen ikastola izatea; inor arrotz sentitzen ez den ikastola izatea Kurutziaga; desberdintasunak naturaltasunez bizi dituen ikastola izatea…
Zer arrisku aurreikusi daitezke? | Zer aukera eskaintzen ditu? |
|
|
Aurkezpen osoa hauxe litzateke
Ariketa hau ikastolako klaustroa ere burutzen ari da, eta Artezkaritzaren asmoa lan bi hauen aurkezpena egitea litzateke ekainean burutuko dugun Batzar Nagusian. Lan honen guztiaren emaitzak, gero, Ikastolen Elkartera bideratuko ditugu.