Laugarren galderagaz gatoz aste honetan, baina lehenbizi, aurreko asteko galderari erantzungo diogu!
‘Nafarroa berriz altxa’ ekimenaren Noain abestia egin zuen Rotten XIII taldeak. Taldeko kide batzuk Larragakoak dira eta bertakoa zen Maravillas Lamberto.
Espainiako Gerra Zibilean eraila izan zen. Aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak haregaz joan gura izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, erail egin zuten, aitagaz batera.
Hemen duzue Berri Txarrak taldeak eskeini zion abestia (egin klik testuan).
Erantzuna, beraz, MARAVILLAS LAMBERTO da.
LAUGARREN GALDERA
SOZIOLINGUISTIKA CLUSTERRAK duela hilabete gutxi argitaratu du HIZKUNTZEN ERABILERAREN azken KALE NEURKETA (Oraingoan UEMAko udalerriei dagokiena).
Neurketaren arabera, UEMAko kide diren udalerri bizkaitarren artean, kalean euskara gehien erabiltzen den udalerriko semea da zesta-punta jokalari ohi ezagun bat.
Jokalari horren, eta beste baten arteko norgehiagokek aro berezi bat markatu zuten zesta-puntaren historian.
Bigarren pelotariaren jaioterria ere UEMAko kidea da,
Zein da, hasieran aipatu dugun neurketaren arabera, bigarren jokalariaren herrian kalean euskararen erabileraren ehunekoa?
Gogoratu, bidali erantzuna ondorengo helbidera: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus