Tag errugbiaren jardunaldietako argazkiak

LHko zein DBHko ikasleek Durangoko Rugby Taldeak antolatu zituen Tag errugbiko jardunaldietaz gozatzeko parada izan zuten aurreko astean. Ikaskideekin ez ezik, beste ikastetxe batzuetako gazteekin ere batu ziren, eta goiz zinez entretenigarria igaro zuten. Jardunaldiek hamargarren edizioa bete zuten, zorionak DRT-ri!

Hamar urte jardunaldiak antolatzen, eta hamar urte eragile baten alde eragiten. Aurten Geu Be elkartearentzat izango dira batutako diruak. Gogoratu, badagoela oraindik ere zure 1€ko ekarpena egiteko aukera, ikastolan bertan. Utzi zure alea!

Jardunaldien hirugarren eguneko argazkiak hemen, LH 4, 5 eta 6ko ikasleak joan zirenekoak: