Euskararen Ginkana: Prest hirugarren galderarako? Has gaitezen!

Bagatoz Ginkanaren hirugarrenagaz!

Aurretik aurreko asteko erantzuna:

Oraingoan benetan erraza, Erika Lagomak, Kurutziaga Ikastolako irakasleak, idatzi du Estitxu Fernandezegaz batera M ama-eme-ume liburua

Erantzuna beraz: KURUTZIAGA IKASTOLA

Eta hemen dator aste honetakoa:

Aurreko urtean Nafarroan sorturiko ekimen baterako abesti hau egin zen:

https://drive.google.com/file/d/1-_5YTvZGg-BaY_1H67ETEpYUzoG1Zy3t/view?usp=sharing

Abestia egin zuen musika taldeko kideak Nafarroako eskualde bereko bi herritakoak dira.

Bi herri horietako txikienean, 1936an Euskal Herriko memoria historikoan gordeta geratu den gertakari ikaragarri bat jazo zen.

Nor izan zer gertakari horren zorigaiztoko protagonista?

Animatu, eta bidali erantzuna euskarataldea@kurutziagaikastola.eus helbidera.