LH3-DBH3: Ekimaker proiektuko lanen aurkezpen saioa

Berriz ere lasai elkartzeko aukera dugunez, horixe egin zuten aurreko barikuan LH3 eta DBH3koek.

Aurreko buletin batzuetan aipatu izan dugun moduan, Ikastolen Elkarteko EKIMAKER proiektuaren barruan, irailean LH3koen ametsetako makinen maketak egiteko enkargua jaso zuten DBH3koek Teknologia arloan.

Maketa horiek diseinatu, eraiki eta abendurako bukatu zituzten eta hain zuzen ere maketak aurkeztea izan zen elkartzearen helburua. Artomario, Kurukodromoa eta Liburupoten 18 bertsio ikusteko aukera izan zuten eta ederki ibili ginen denok!