Gaur, osteguna, bukatuko da Eguberriko Egutegia eskatzeko epea

Badira urte bi Sarako Olhain Ikastolaren aldeko egutegia banatzen hasi ginela. Oraindik urrun xamar ikusten baditugu ere, uste baino lehen ate joka izango ditugu 2021eko Eguberriak. Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi ailegatzeko zenbat falta den jakiteko egutegiak eskuratu ditzakezue 10 euroren truke. Olhain ikastolako guraso den Maiana Mendibururi egin genion elkarrizketa iaz, eta ikastolako nondik norakoak kontatu zizkigun. Gaur bukatzen da eskaria egiteko epea.

Zertan datza Eguberriko Egutegia?

Egutegia abenduaren 1ean hasten da eta 24ean bukatzen, eguberri gauean. Egunero leiho bat zabaltzen da, eta barneko txokolatea jaten, eguberri ailegatu arte. Horrela, haurrek zenbat egun falta diren kontatzen dute eta eguberri eguna manera jostagarrian itxoiten dute.

Egun horien zain zaudeten bitartean, jan ezazue txokolate goxo bat egunero abenduaren 1etik 24ra! Zuen seme-alabek eskertuko dizuete, eta Olhain Ikastolak ere bai! Azaroaren 11ra arte, eskaerak testuari lotutako estekan sartuta egin daitezke.