Durangoko merkatariegaz zozketa

Kaixo familia,

Idatzi honen bitartez jakinarazi gura dizuegu aurten ere Durangoko merkatarien elkarteagaz Gabonei begirako zozketa-ekimena errepikatuko dugula. Iaz egindako ekimena guztiontzat, bai herriko merkatarientzat bai ikastolarentzat, onuragarria izan zen.

Sariak, jakina, txikiagoak izango dira, baina ugariagoak ere bai, eta gure ekarpena herrian bertan geratuko da. Beraz,  Kurutziagak Gabonetako Loteriagaz izan duen ohitura etengo du, eta herrira begira jarriko da.

Kurutziaga Ikastolako hezkuntza komunitateak  20€ bideratuko ditu, buruko, ekimen honetara. Biltzen den diruaren erdia zozketara bideratuko da. Horrez gainera, Dendak Bai elkarteak beste kopuru bat jarriko du. Sariak bazkide diren establezimenduetan trukatzeko erosketa bonoak izango dira.

Funtzionamendua iazko berdina izango da. Hala ere, ondorengo asteotan honen xehetasunak ematen joango gara.

Edonola ere, zozketan parte hartu gura ez bazenu, galdetegi hau betetzea eskatzen dizugu.

Kurutziaga Ikastola